Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hori da Telp tailerrean parte hartu zuten 30 ikasleek jaso zuten ideietako bat. Arbizun antolatutako Gemma Sanginesek eman zuen. Hark azaldu zuenez, "aurreiritziak alde batera utzita, garrantzitsua da beti lehen hitza euskaraz hitz egitea. Parean duguna ulertzen ez duela adierazten badigu, aldatzeko garaiz izanen gara". Sanginesek esan zuenez, jokabide horrek euskara ikasten ari direnei laguntzeko modua ematen duela, eta guk hizkuntza erabiltzeko aukera dugu. Telp programaren oinarrian dauden 3 mailak beteko genituzke jarrera horrekin. Sanginesek ikasleei aholkatu zien " tinko eta irmo jokatzeko, baina errespetuarekin". Arbizuko ikastaroan euskara normaltasunez erabili ahal izateko guretako mesedegarriak ez diren ohiturak ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek. Horrekin batera, hainbat baliabide ikasi zituzten egoera horiek bideratu eta euskaraz aritzeko.