Haur eskolako matrikulazio epea zabaldu dute udalek

Guaixe 2011ko maiatzaren 26a

Kattuka Haur Eskola. Izen hori du Lakuntzako eta Arbizuko Udalek egin dute haur eskola. Iralean martxan jarriko da eta dagoeneko matrikulatzeko epea zabalik dago. 0 eta 3 urteko umeen gurasoek garagarrilaren 3ra arte dute izena emateko. Bi herrietako udaletxeetatik pasa daitezke horretarako, 10:00etatik 14:00etara. Gurasoek hiru eskaintza dituzte. Eskolatze osoa (7 ordu) eta jantokia da bat. Bestea eskolatze erdia da (4 ordu) eta, azkenik, eskolatze erdia eta jantokia aukeratu dezakete gurasoek. Kattukak 7:30ean zabalduko ditu ateak eta 16:30ean itxi, irailaren 1etik garilaren 31ra.Matrikulazio garaian lakuntzarrek eta arbizuarrek izanen dute lehentasuna. Ikasleak onartzeko Hezkuntza Departamentuak araututako prozedura aplikatuko dute udalek. Nafarroako Gobernuak ezarritako kuotak ordaindu beharko dituzte gurasoek. Aldi berean, nahita nahiez 100 euroko kuota ordainduko dute matrikulatzerakoan. Diru hori fidantza moduan erabiliko da eta azken kuotan gutxiago ordainduz bueltatuko da.