Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etzirako deituta dagoen manifestazioak Biziarteko zigorrik ez, kondena beteriko presoak kalera, Poxtiña askatu leloa izanen du. Etxerat-ek, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta Arbizuko Udalak mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.Guztiek ere Jesus Mari Mendinueta, Poxtiña, 20 urteko espetxealdiaren ondoren udaberrian aske egon beharko lukeela nabarmendu zuten, baita salatu ere Espainiak legedia "urratzen duela Euskal Preso Politikoak kartzelatuak mantentzeko".Arbizuarraren egoera bertsuan beste bi preso sakandar daudela adierazi zuten: Unai Parot eta Bautista Barandalla. Presoen eskubideen defentsan eta haiek etxera ekartzeko lan eta dinamiketan parte hartzera deitu dituzte sakandarrak.