Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arbizuarrek Nafarroako Parlamentua osatzeko botoa besterik ezin izan zuten eman igandean. Gauzak ongi, udala berritzeko hauteskundeak udazkenean eginen dira. Orain ez dira egin aurkeztutako zerrenda bat erretiratu egin zelako eta bestea Espainiako epaitegiek baliogabetu zutelako. Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako parte hartzea %6 jaitsi da. Arbizuarren 10 bozetatik 6 Bildurendako izan dira. Koalizioak NaBai2011ri kendu dio lehen postua. Batek galtzen duena besteak irabazi du. NaBaik arbizuarren bozen laurdena eskuratu du. Aurreko deialdiarekin alderatuta abertzaleak Arbizun 10 boto galdu dituzte. Parlamentuko hauteskundeetan, Arbizun, 3. indarra UPN izan da. Erregionalistek galtzen dutena PPk bereganatu du. Eskuineko blokeak Arbizun 5 boto galdu ditu aurreko deialdiarekin alderatuz. Gainontzeko alderdiek zuten babesa %1etik jaitsi da.