Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Preso gaixoak, zigorraren hiru laurdenak beteak dituzten presoak eta zigorrak beteta dituzten presoak askatzeko eskatu zutenArbizuk sekula hartu duen manifestaziorik handienetakoa egin zen atzo. Biziarteko zigorrik ez, kondena beteriko presoak kalera, Poxtiña askatu leloa zuen Etxerat-ek, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta Arbizuko Udalak deitu zuten manifestazioa. Bukaeran sakandarrei dei egin zitzaigun "euskal preso politikoen defentsan, gure presoak etxera ekartzeko dinamiketan murgiltzeko". Jesus Mari Mendinueta, Poxtiña, 20 urteko espetxealdiaren ondoren zigorra 10 urtez luzatu diotela salatu zuten. Espainiako Auzitegi Gorenaren 197/2006 epaiak ezarritako doktrina salatu zuten. 80 presotik gorari aplikatu zaio doktrina hori eta haren aplikazioa kasuz kasu aztertuko duela azaldu dute Espainiako Epaitegi Konstituzionaletik. Doktrina bertan behera uzteko eskatu zuten manifestazioaren deitzaileak.CastelloneraLarunbatean Alvocasser espetxera martxa antolatu dute, biziarteko zigorrak salatzeko. Arbizuar eta sakandarrek 550 km-ak ibiliko dituzte horretarako.