Kopa Aldabiderendako

Guaixe 2011ko maiatzaren 31

Emakumezkoen jubenilen mailan dabilen Arbizuko Aldabide taldeak kopa irabazi du, finalean Tafatrans Tafalla taldeari 8-0 irabazita. Finalerdietan Olite kanporatu zuten Aldabidekoek, 2-1 gailendu eta gero. Hortaz, zorionak Sakana guztiko jokalariak biltzen dituen talde arbizuarrari.Aldabide taldeko neskek denboraldi bikaina egin dute, izan ere ligan jubenil mailako ligan laugarrenak sailkatu dira, 36 punturekin. Orbina taldea izan da txapelduna (53 puntu), eta Altsasu taldekoak azkenak izan dira, 11.ak, punturik gabe.Seniorrak hirugarrenakBestalde, emakumezkoen senior mailan Aldabidek primerako lana egin du. Arbizuarrak hirugarrenak sailkatu dira ligak zituen bi fasetan aritu eta gero. Gazte Berriak izan da garailea, 27 punturekin, eta Aldabidekoak hirugarrenak, 17 punturekin.