Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Inoiz baino arrakastatsuagoa izan da Arbizuko kartel lehiaketa. 11 kartel aurkeztu dira lehiara. Haien artean Cristina Fernandez Blanco nagusitu da. Beriainpean, Arbizun, gazteak sua saltoka irudikatzen dituen kartel ederrari esker, 200 euroko saria irabazi du. Ez da Cristina Fernandezek irabazten duen lehen aldia; 2008an ere bera nagusitu zen. Sari-banaketa ekainaren 24an, San Juan egunean, eginen da. Horrekin batera, kartel lehiaketak aurten izan duen erantzun bikaina ikusita, festatan kartel erakusketa egitea aurreikusten dute. "Pozgarria da herritarrek parte hartzea. Erakusketa haien ahalegina eskertzeko modua da" azaldu digu udaleko kultura zinegotzi Nagorek. Aurten lehiara aurkeztutako kartelak ez ezik, aurreko urteetakoak ere jendaurrean jarriko dituzte.