Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udalak onartu duen 1,2 milioi euroko aurrekontuan diru sail handiena, 200.000 euro horretara bideratu daArbizuko Udalak aurtengorako 1.238.648 euroko aurrekontua onartu du. Josu Mendinuetak, Arbizuko alkateak, azaldu digunez, aurrekontua egiterakoan krisiak eragina izan du: "industrialdea egina dago, baina partzelen salmenta mantso doa. Herritarrek eskatuta zenbait unitate urbanizatu ditugu eta, udalak ondarea izateko, lurra erosi dugu".Horrek guztiak, beraz, baldintzatu du Arbizuko Udala aurrekontuak egiterakoan. Mendinuetak azaldu digunez, aurretik abiatutako inbertsioen segida edo haiek despeditzea izanen da aurtengo egitekoa.InbertsioakArbizuko Udalak aurten 57.627 euro bideratuko ditu lurrak erostera. Josu Mendinuetak argitu digunez, "udalak ondarea izateko egin dira lur erosketa horiek". Arbizuko Udalak orain telleria agertu zen inguruan 1.000 m2ko partzela du. Hura erositako lur sailekin eta hirigintza unitateen garapen bakoitzetik udalak eskuratutako lurren %10ez osatuta dago. "Etorkizunean herriak izan ditzakeen etxebizitza edo bestelako beharretarako litzateke lur sail hori", argitu du Mendinuetak.Kiroldegiko igerileku parean egin den autoendako aparkalekuko lanak ordaintzeko udalak 35.500 euro bideratu ditu. Lan horien kostuaren beste erdia pasa den urteko aurrekontuetatik atera zen.Arbizuko alkateak azaldu digunez, udaletxeko batzar gelako lanak despedituta daude eta haien kostua 34.600 eurokoa izan da. Ia kopuru berdina, 34.000 euro, bideratu dituzte Nafarroako Enplegu Bulegoaren bidez bi pertsona kontratatzeko. Batek garbiketa lanak eginen ditu eta, bestea, liburutegiaz arduratuko da. Biak ere urte akaberara arteko kontratua dute.InternetTelefonia operadore izateko tramitazioa Arbizuko Udalak nahi baino luzeago izaten ari da. Udalak eskutan du operadore izateko baimena. Berriki Movistar enpresarekin hitzarmena itxi du udalak. Enpresak Etxarrin duen eraikinean tokia utziko dio Arbizuko Udalari hark bere tresneria jartzeko. Bitartean telefonia operadoreekin harremanetan jarri da udala eskaintzak jasotzeko. Zerbitzua iraila baino lehen ez dela emanen azaldu digun alkateak. Aurrekontuetan 10.000 euroko diru-saila aurreikusita dago.Bestalde, Arbizuko Udalak argiteria publikoan argindar kontsumoa murrizteko neurriak hartuko ditu eta horiek 24.000 euroko balioa izanen dute. Argiteria linea bakoitzaren hasieran argindarra murrizteko tresnak jarriko dituzte. Horrekin batera, proba gisa, led bidez argia ematen duten hiru farola jarriko ditu kiroldegi ondoan jarritako aparkalekuan. Berritu nahi diren bideetako batzukAritzsoroeta 68.000 euroUbitarte 23.727 euroZartzabal 23.000 euroZizkerte 10.000 euroAldabe 5.100 euroArantzabarrena 3.900 euroArnatzgaina 2.450 euroMaritxalarrea 2.100 euro