Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean, gauerdia pasata, abiatu ziren 30 arbizuar Alvocasser espetxe aldera. 550 km egin eta gero iritsi ziren kartzelara. Han dago Jesus Mari Mendinueta, Poxtina, arbizuarra.Martxan parte hartu zutenek espetxeari buelta eman zioten presoen aldeko oihuak eginez eta haiei animoak emanez. Etxajuak ere bota zituzten.Etxera bueltan pozik ziren martxan parte hartu zutenak, "elkartasunaren beroa hormen beste alderaino eramateagatik". Martxa hori eta maiatzaren 29an Arbizun egin zen manifestazioarekin Espainiako Auzitegi Gorenaren 197/2006 epaiak ezarritako doktrina salatu nahi izan da. Horretan oinarrituz Jesus Mari Mendinuetari 20 urteko espetxealdiaren ondoren beste 10 urte luzatu diote zigorra.