Gareie bazan!

Guaixe 2011ko ekainaren 20a

Igande eguerdian arbizuar baten baino gehiagoren ahotan entzun zen adierazpena izan zen hori. Baita: "halako baten beharra bazegoen!" Ez baitzen gutxiagorako. Zerbitzu berria mustu zen udaletxeko ganbaratxoan: liburutegi publikoa. Paki Urbitarte liburuzainak Beleixe Irratian (FM 107,3) esan duenez, jende ugari pasa zen liburutegitik, hura ezagutzeko jakin-minez. "liburutegia, liburuak ikusi, gelak begiratu. Jendeak inpresio ona izan zuen". Liburu mordo bat jaso dituzte herritarrek emanak. Baina baita argitaletxeek eta Altsasun duela zenbait urte itxi zen Koskobilo liburu-dendakoak ere. Liburutegiak gaur zabaldu ditu ateak estreinakoz, 10:00etan eta 13:00etarako itxi zituen ateak. Liburutegiko lehen txartelak dagoeneko banatu ditu Urbitartek. Gaur Arbizuko udal liburutegiak bere lehen kultur ekintza hartuko du. Haurrendako ipuin kontalari bat izanen da liburutegian. 17:00etan dago jarrita hitzordua. Haur ugari biltzen badira, 8 urtetik gorakoendako saioa 17:30ean hasiko litzateke.