Vendetta etxean

Guaixe 2011ko ekainaren 28a

Vendetta taldeak martxoan aurkeztu zuen bigarren diskoa, Puro infierno. Orduz geroztik ska taldea diskoaren aurkezpen biran murgildu da. Luisillo Kalandraka etxarriarraren eta Peio Reparaz arbizuarraren taldeak, besteak beste, Euskal Herrian, Aragoin, Alemanian, Suitzan, Gaztelan, Madrilen zabaldu bere musika. Orain, etxekoen aurrean jotzeko unea iritsi da.Gaur, kontzertua eskainiko du Arbizuko festetan. Gazte eta haurren eguneneko ekitaldi berezia izanen da. Gauerdian emanen diote hasiera musika jaiari. Vendetta taldearen kontzertuaren ostean festak aurrera jarraituko du Etxarriko Tximeleta taldearekin.