Euskadiko Txapelketarako puntuagarria da. Larunbatean jokatuko da, 16:00etan, Arbizuko industrialdeanSakana 4x4 taldea ez dago geldirik. Apirilaren lehen asteburuan Sakanako 4x4 Topaketa arrakastatsua antolatu eta gero, larunbatean, garagarrilaren 25ean, Arbizuko 4x4 Triala antolatu du taldeak, Arbizuko San Juan festetan. Ikuskizuna arratsaldeko lauetan hasiko da, Arbizuko industrialdean.Bi kategoria eta sei guneLarunbaterako dena prestatzeko buru-belarri lanean topatu dugu Sakana 4x4 taldeko Jose Luis Lakuntza "Risitas". "Momentuz dozena bat pilotuk eman dute izena. 20ra iristen bagara kontentu, bestela luze egiten da eta" dio Lakuntzak. Arbizuko 4x4 Triala Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da eta maila amateurrekoa da. Bi kategorian jokatuko da proba, gurpilen tamainaren arabera desberdinduz. A mailan gurpilak 76 zentimetrotik gora dituzten ibilgailuak ariko dira, eta B mailan 76 zentimetrora artekoak.Antolakuntzak sei gune prestatu ditu, eta ibilgailuak gune horiek gainditu beharko dituzte. Hiru lokatzeko guneak dira eta gainontzekoak lehorrak. "Topaketarekin alderatuz hemen ibilgailuek maniobra eta postura gehiago egin behar dituzte. Triala askoz ere teknikoagoa da" dio Jose Luis Lakuntzak.Hortaz, ikuskizuna ziurtatuta dago bihar Arbizun. Antolakuntzak tabernatxoa jarriko du, ikusleek zer edan izan dezaten. Eta bukaeran, Arbizuko festetara joateko gonbitea egiten du antolakuntzak. "Bukaeran pilotuak Arbizuko plazara merendatzera eramango ditugu" gaineratu du Lakuntzak.Igandean slaloma IrurtzunenIgandean, ekainaren 26an, slalom erakusketa hartuko du Irurtzungo Akaborro industrialdeak, Larrazpi elkarteak, Irurtzungo Udalak eta Trinidad motoclub taldeak antolatuta. Erakustaldia 16:00etan hasiko da eta 20:00ak arte luzatuko da. Ibilgailuek hainbat traba edo oztopo gainditu beharko dituzte.