Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arbizuko Udalak 25.000 euro bideratuko ditu Kale Nagusiko bost edukiontzi lurpean sartzeko, zehazki eskola ondokoak. Lurperatuko diren bost edukiontzi horietatik, bina hondakin organikoenak eta ontzien bilketakoak izanen dira eta azkena papera eta kartoia jasotzeko izanen da. Hondakinak haietara botatzeko postontzi modukoak izanen dira lur-gainean. Arbizuko Udalak iaz hasi zen edukiontziak lurpean sartzen. Kale Nagusian zeuden lau edukiontziak inork ez zituen parean nahi eta batetik bestera ibiltzen ziren. Azkenik, konponbidea lurperatzea izan zen. Jolas parkearen parean hondakin organikoendako bi edukiontzi eta ontzietarako eta papera eta kartoirako bana lurperatu zituzten.