Oñaederra nagusi Arbizuko 4x4 Trialean

Guaixe 2011ko ekainaren 28a

Sailkapena1.Xabier Oñaederra (Eskoriatza)2.Victor (Medina de Pomar)3.Joseba (Lekunberri)Guztira 17 pilotuk hartu zuten parte Sakana 4x4 taldeak larunbatean antolatutako Arbizuko 4x4 Trialean "egiten zuen berorako nahikoa eta soberan" Sakana 4x4ko Jose Luis Lakuntza "Risitas"-en esanetan. Gainera, 10. edizioa bete zuen Arbizuko San Juanetan antolatu ohi den probak. Triala Euskadiko Txapelketarako puntuagarria zen, amateurren mailan, eta bi kategoriatan jokatu zen, gurpilen araberakoa. A mailan gurpilak 76 zentimetrotik gora dituzten ibilgailuak aritu ziren, eta B mailan 76 zentimetrora artekoak.Antolakuntzak sei gune prestatu zituen, hiru lokatzekoak eta gainontzekoak lehorrak, eta gune horiek gainditzea zen kontua. Baina ibilgailuak eta pilotuen teknika eta maniobrak baino, bero itogarria izan zen protagonista. "Kotxeak berotasunagatik apurtu ziren. Berotzen ziren, ez zuten ongi refrijeratzen eta akabo" azaldu digu Jose Luis Lakuntzak. Hala ere, ikusleak ikusitakoarekin pozik geratu zirela gaineratu du arbizuarrak. "Zegoen  beroarendako ikusle dezente hurbildu ziren. 500-600 edari lata eraman genituen saltzeko, eta guztia saldu genuen!" adierazi du.Sakandar bakarra, JosuEskoriatzako Xabier Oñaederra gailendu zen Arbizuko 4x4 Trialean. Lehen hiru sailkatutakoek Sakana 4x4 taldearen logoa zeramaten trofeoak eta erreminta kutxak eraman zituzten opari. Soilik pilotu sakandar bat aritu zen, Josu urdiaindarra, halako probatan lehen aldiz debutatu zuena. "Ondo aritu zen, elegante. Ez zuen kotxea apurtu. Lehen sakandarra izateagatik txanpana eta ardoa eman genion opari. Gustura geratu zen" aipatu du Lakuntzak.Proba bukatzerakoan Arbizuko plazan merendatzera bildu ziren antolatzaileak eta pilotuak. "47 pertsona bildu ginen afaltzera. Aritzalkoko Juanek atuna tomatearekin, gisatua, postrea eta izozki bikainak prestatu zizkigun. Arratsaldeko beroaren ondoren afaltzeko tenperatura bikaina zegoen, elegante, eta denak gustura ibili ginen, pilotuei ere asko gustatu zitzaien" gaineratu du arbizuarrak.Hurrengo urtean ere triala antolatzeko asmoa berretsi du Lakuntzak. "Aurten 10. edizioa bete dugu trialean eta 9. edizioa Sakanako 4x4 topaketan. Eta aurrera!" dio Sakana 4x4 taldeko kideak.Slaloma IrurtzunenIgandean slalom erakusketa hartu zuen Irurtzungo Akaborro industrialdeak, Larrazpi elkarteak, Irurtzungo Udalak eta Trinidad motoclub taldeak antolatuta. Hemen ere beroa izan zen nagusi. Ibilgailuek hainbat traba edo oztopo gainditu behar izan zituzten, ikusleen gozamenerako.