Ezkurdia lau eta erdiko ETB Kantxako txapelduna

Guaixe 2011ko uztailaren 4a

Joseba Ezkurdia arbizuarrak denboraldi txundigarria darama. Ostiralean lau eta erdiko ETB Kantxako finala jokatu zuen Elgetan, 23 urtez azpikoan. Ez dago esan beharrik aipatu txapelketa izen handikoa dela, afizionatuetako torneo ezagunenetako bat. Mendizabal izan zuen arerio baina arbizuarra izan zen jaun eta jabe, 22-15 gailenduz. Aldabideko Lino Arruti izan zen Ezkurdiaren botileroa. Izan ere, arbizuarra Aldabide klubean hezi egin da, baina aurten Iruñeko Oberena klubean dabil. "Oso ongi dabil Joseba, denboraldi ona darama eta lau eta erdiko ETB Kantxa irabaztea horren seinalea da" dio Arrutik. Ea arbizuarrak ibilbide oparoarekin jarraitu eta etorkizunean profesionaletara salto egiteko aukera duen.