Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goizeko 10:30ean ludotekan dute hitzordua Arbizuko Udako ludotekan izena emana duten haurrek. Aurten 3tik 10 urtera bitarteko 68 haurrek eman dute izena Arbizuko udalak eskainiko zerbitzuan. Haien jarduna antolatzeko 8 monitore daude lanean: Erkuden Mendinueta, Nekane Jaka, Lorea Gastaminza, Jone Gastaminza, Helena Navarro, Itsaso Berastegi, Mireia Loban eta Unai Mundiñano. Haurrak bi taldetan banatuta daude:3tik 5 urtera bitartekoan, eta 6tik 10 urtera bitartekoan. "Talde bakoitzak bere plangintza du" azaldu digu Itsaso Berastegik. Horrela, ludotekan biltzen dira guztiak goizeko 10:30ean, eta talde bakoitzak zehaztutako plana segitzen du. Kalera ateratzen dira: parkera, San Juan ermitara, beheko basora... eta, horretaz aparte, eguraldiak laguntzen badu Lakuntzako igerilekuetara joaten dira astean behin. Garilaren bukaeran despedituko da udako ludoteka. Astelehenetik ostiralera, goizeko 10:30etik 13:30era egoten dira. Udako goizetarako plan bikaina, zalantzarik gabe.