Euskaltzaindiaren dohaintza Arbizuko udal liburutegiari

Guaixe 2011ko uztailaren 19a

Joan zen hilean, Sanjuanen bezperan ireki zituen ateak Arbizuko udal liburutegiak. Zerbitzu berriak ateak ireki bazituen, herritarren ekarpenari esker izan da. Udalak etxean baztertuta zeuden liburuak biltzeko deialdia egin zuen eta erantzuna ezin hobea izan zen. Zenbat argitaletxek eta liburu dendak ere elkartasuna azaldu dute. Azken ekarpena Euskaltzaindariaren eskutik etorri da. Euskararen Akademiak hainbat libururen dohaintza egin dio Arbizuko Udal Liburutegiari. Besteak beste, gramatika, toponimia edota Sakanako euskararen azterketa hizpide duten liburu batzuk eman ditu. Emandako liburuen artean ondorengoak daude: Euskal Gramatika Bakuna. Perpaus bakuna; Euskal Gramatika Lehen Urratsak (EGLU) sortaren liburuak; Euskalkia eta hezkuntza, Euskararen tratamenduak: erabilera; Hitz elkartuen osaera eta idazkera edota Sakanako euskara. Burundako hizkera.  Katalogazio lanak egin ondoren, jasotako liburuak liburutegiaren erabiltzaile guztien eskura jarri dira.Arbizuko Udal Liburutegiak ekainaren 19an ireki zituen ateak. Pakita Urbitartea da liburuzaina. Udan irekita dago astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Irailetik aurrera arratsaldeko ordutegia izanen dute.