Haur eskolako logotipo lehiaketa

Guaixe 2011ko uztailaren 28a

Arbizu eta Lakuntzako Kattuka haur eskolak ateak irekiko ditu irailean. Aurretik logotipo lehiaketa antolatu dute. Lanen tamaina librea da. Irabazleak 150 euroko saria jasoko du.Proposamenak Lakuntzako udaletxeko bulegora eraman behar dira. Aurkezteko epea agorrilaren 31n, asteazkenean, 14:00etan itxiko da.