Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken aldian irabazitako txapelei, beste bat gehitu zien atzo Ezkurdiak Lezon, Etxandiren oroimenezko txapelketan lortutakoa. Orain arteko finaletan izandako aurkarien gainetik pasa ondoren, atzokoan Otxandorenaren laguntza behar izan zuen 22-17 nagusitzeko Larrañaga eta Altunaren kontra.Badirudi, aste honetan aurkeztu den DV txapelketa arbizuarrak jokatzen duen azkena izango dela, Asperekin profesionaletara salto egin aurretik. Hala ere, larunbatean oraindik beste final bat jokatu beharko du Ansotegiren kontra, Otadia Deunakoa hain zuzen ere