Imanol Rayoren Bi anai Zinemaldira

Guaixe 2011ko irailaren 21a

Bidea luzea izan da, baina azkenean badator egun handia: Imanol Rayo arbizuarraren Bi anai filma pantaila handira iritsiko da gaur. Luxuzko mustutzea izanen du: Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean estreinatuko dute.Zinemira Donostiako Zinemaldiak Euskal Herrian ekoitzitako zinemari eskaintzen dion atala da. 59. edizioan zazpi film aukeratu dituzte sail honetarako, hiru estreinaldietan eta lau Panorama atalean. Imanol Rayoren Bi anai filma Zinemira sailaren inaugurazio galan estreinatuko dute. Gaur, asteazkenean, 14:00etan izanen da, Victoria Eugenia antzokian. Bigarren emanaldia bihar, 17:00etan izanen da, Antiguo Berrin. Sarrerak agortuta daude. Aurretik, atzo, prentsarendako emanaldi itxia egin zuten.Hiru estreinaldiek, Imanol Rayoren Bi anai, David Aguilarren Nao Yik eta Enara Goikoetxea eta Iurre Telleriaren Azken bidaia filmek Serbitzu Zinemira saria izanen dute lehian, 20.000 euroko saria. Ramon Agirre aktoreak, Maialen Lujanbio bertsolariak eta Joxean Muñoz idazleak erabakiko dute irabazlea.Sariarekin nahiz saririk gabe, Donostiako Zinemaldia Bi anai filma mustutzeko eszenatoki ezin egokiagoa da.Bi anaiFilma XX. mendeko 50eko hamarkadan kokatzen da. Aitaren heriotzaren ondoren, Paulok, seme gazteak, bere gain hartuko du Daniel, adimen urriko anaiaren ardura. Danielen emakumeekiko desioak gora egitearekin batera, herrian gero eta baztertuago egonen dira bi anaiak. Bernardo Atxagaren izen bereko nobelaren egokitzapena da. Liburuak Espainiako kritikaren saria eskuratu zuen 1985ean, euskarazko kontakizunen alorrean. Bernardo Atxagak Guaixe astekariari adierazi zionez, literaturaren bidez ikusezina ikusgarri egiten saiatzen da. Gauza bera eginen du Imanol Rayok zazpigarren artearen bidez. Atxagaren eleberriaren argumentua galdu gabe, arbizuarra dokumental eta entsegura gerturatuko da. Rayoren lehen film luzeaImanol Rayo arbizuarra 1984an jaio zen. Andoaingo Zinema eskolan Zinematografia Zuzendaritza ikasi zuen. Ondoren, Zinematografia Idazketa ikasi zuen Urnietan, Michel Gaztanbiderekin batera. Zenbait film labur egin ditu: 2005ean, No mires al sol eta Feliz año Oswaldo eta 2006an La mosquita muerta eta Leihotik film laburra. Lan horietan asko ikasi ondoren, film luzera salto egiteko beharra sentitu zuen. ZinemaraImanol Rayok Bernardo Atxagaren Bi anai liburua hautatu zuen bere lehen film luzerako. Duela lau bat urte hartu zuen esku artean egitasmoa. Urteetako lan isil eta neketsuaren ondoren, joan zen urtean egin zituzten grabazio lanak Nafarroako mendialdean. Urbasara ere hurbildu ziren. Aipatzekoa da zenbait sakandarrek parte hartu zutela, batez ere, musika ekarpenarekin. Filma Orio Produkzioak etxeak ekoitziko du. Donostiako Zinemaldiko premierrarekin batera, Bi anai filma aro berrian sartuko da. Urteetako lana aurkeztu eta jendaurrean erakusteko garaia iritsi da. Azaroaren 4an iritsiko da zine areto nagusietara.Fitxa teknikoaGidoia eta Zuzendaritza: Imanol RayoArgumentua: Bernardo Atxaga (Bi anai)Aktore nagusiak: Bingen Elortza, Aitor Coteron, Loreto Mauleon, Oihan LopetegiEkoizpena: Beñat Ibarbia, Unai Ibarbia (Orio Produkzioak)Argazkiak: Javi AgirreMuntaketa: Guille SánchezDekoratuak: Peio VillalbaJantziak: Josune LasaMusika: Mikel GoñiIraupena: 104 min.EstreinaldiaAzaroaren 4an zinema areto nagusietan.