Ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera Arbizun

Guaixe 2011ko irailaren 16a

Etzi, irailaren 18an, eguerdiko 12:00etatik aurrera Euskal Herriko maila nagusiko aizkora kanporaketa jokatuko da, Arbizuko kiroldegian. Bertan maila goreneko aizkolariak lanean ikusteko aukera izango da. Parte hartzaileak Aitzol Atutxa, Iñaki Azurmendi, Joseba Otaegi, Jesus Mari Mujika, Luis Txapartegi, Jose Mari Olasagasti, Oihan Larretxea, Juan Jose Lopez, Antonio Senosiain, Aitor Senosiain, Jesus Mari Lasa eta Floren Nazabal etxarriarra izango dira.Aizkolari bakoitzak bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta beste bi oinbiko moztu beharko ditu.Aipatu behar da lehen 6 sailkatuek finalerako pasea lortuko dutela. Finala azaroaren 6an jokatuko da, Elizondon, eguerdiko 12:30ean. Aldi berean, Elizondon jokatuko den finalean azkenak gelditzen diren bi aizkolariak maila galduko dute.Igandeko saioa ikustera joan nahi duenak 10€ ordaindu beharko ditu sarrera.