Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arbizuko Sailkapena:1. Floren Nazabal 18:562. Juan Jose Lopez 19:253. Iñaki Azurmendi 19:504. Joxemari Olasagasti 20:375. Aitzol Atutxa 21:006. Luis Txapartegi 22:00.237. Joseba Otaegi 22:00.568. Antonio Senosiain 23:169. Jexuxmari Mujika 23:2910. Aitor Senosiain 24:0311. Jexuxmari Lasa 24:4512. Oihan Larretxea 27:27Igandean Arbizun jokatu zen kanporaketan erabaki ziren nortzuk izango ziren aurtengo Euskal Herriko I. mailako aizkora txapelketako finalean arituko diren 6 aizkolariak. Horien artean, Floren Nazabal aritu zen eta igandekoarekin 9. aldia izango da jarraian lehenengo postuan sailkatzen dena. Hala ere, datuak begiratzen jarrita, are aipagarriagoa da ikustea etxarriarraren 20. finala izango dela azaroaren 6an Elizondon jokatuko duena.Nazabalekin batera, Juan Jose Lopez lezaundarra, Iñaki Azurmendi beasaindarra, Joxemari Olasagasti igeldoarra, Aitzol Atutxa dimarra eta Luis Txapartegi zestoarra izango dira txapela lortzen lehian. Finalean dagoeneko ezagunak diren aizkolariak dira gehienak. Aldaketa bakarrak Joseba Otaegi eta Jexuxmari Mujikaren partez Aitzol Atutxa eta Luis Txapartegi ariko direla, gainontzekoek badakite zer den horrelako final bat jokatzea. Bestalde, igandean sailkatutako azken 2ek maila galdu zuten. Beraz, heldu den urtean Jexuxmari Lasa eta Oihan Larretxea II. Mailan ariko dira. Badirudi aurreko urtean lortutako mailari eustea zaila egin zaiela aizkolari gazteei.Arbizun egindako lanei dagokionez, aizkolari bakoitzak seina pago-enbor, 2 kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko moztu behar izan zituzten. Lehen txandan, Atutxa Azurmendi baino azkarragoa izan zen lanerdietaraino, baina azkenean, Azurmendik lortu zuen txandako lehen postua, minutu bat eta 10 segundoko aldea aterata. Edonola ere, aipagarria izan da Atutxaren lana, eta lehen bizkaitarra izango da Maila Nagusiko Euskadiko Txapelketako finalean ariko dena. Bigarrengo txandan, berriz, Lopez alde handiz nagusitu zitzaien gainerako 3 aurkariei eta, gainera, lanerdietan, kanporaketako denborarik onena egin zuen. Hirugarren eta azken txanda izan zen estuena, eta txandako horretako hiru aizkolari sailkatu ziren final handirako. Etxarriarrak egin zuen txanda eta kanporaketako denborarik onena. Lanerdietatik aurrera erritmoa azkartu zuen eta pasa den urteko denbora 31 segundotan hobetu zuen.