Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azaroaren 2an, 3an eta 4an, Espainiako Auzitegi Nazionalean hamar nafar epaituko dituzte. Horien artean dago Maitane Intxaurraga Uribarri arbizuarra. Guztiei Segi eta Ekin-eko kide izanik "erakunde terroristako kide" izatea leporatzen die fiskaltzak. Arbizuarrarendako 8 urteko espetxe zigorra eskatu du.Intxaurraga 2008ko agorrilaren 31n atxilotu zuten Guardia Civilek Grande Marlaska epaileak aginduta. Lau egunen ondoren preso sartu zuten. Tratu txarrak salatu zituen. Bost hilabete eta erdi preso eman ondoren, 8.000 euroko bermea ordainduta aske gelditu zen arbizuarra.Arbizuarra eta gainontzekoak epaitu aurretik lastailan 11 gazte epaituko dituzte eta beste hainbat nafarrek haien militantzia politikoagatik epailearen aurretik pasa beharko dute. Guztia salatzeko Eskubide Zibilen Aldeko Eleak mugimenduak lastailaren 1erako manifestazioa antolatu du Iruñean.