Inpresio ona

Guaixe 2011ko irailaren 22a

Atzo mustu zuten Imanol Rayoren Bi anai filma Donostiko Zinemaldiko Zinemira sailean. Arbizuarreren lehen film luzeak inpresio ona sortu du. Zenbaitek "zinema kontenplatiboaren maisulan" gisa definitu dute. Filmaren berezitasunak munduari begiratzeko modua, omisioz betea, eta isiltasuna dira.