Poxtiña kaleratzearen alde

Guaixe 2011ko irailaren 23a

Jesus Mari Mendinueta, Poxtiña, preso arbizuarra maiatzean ateratzekoa zen espetxetik. Baina Parot doktrina aplikatu zioten eta 2021ean askatuko dute. Arbizuarra, gainera, gaixo dago eta osasun baldintza egokiak izateko askatzea ere eskatu izan da askotan. Gertaera horiek etzi salatuko dituzte Arbizun. Bizi arteko zigorrik ez. Euskl presoak etxera lelopean kontzentrazioa izanen da 12:30ean. Ondoren bideo menaldia iragarri dute eta despeditzeko auzatea izanen da.Bestalde, igandean, Alcalako kartzelara Juan Ramon Karasatorre bisitatzera zihoan haren neska laguna eta beste preso baten bikotea eta alabak istripu arin bat izan zuten. Erretentzioengatik beste kotxe baten kontra talka egin zuten. Bidaia jarraitu ahal izan zuten eta bisita egin ere.