Aurtengo berrikuntzen artean daude herri bazkaria eta garai batean xaboia eta lixiba nola egiten diren ezagutzeaArbizuko txistorra nahiko ezaguna da eta herriarekin zerikusia zuen zerbait egin nahi genuen. Horrela sortu zen Txistorra Eguna. Josu Mendinueta Arbizuko alkatearen hitzak dira etziko festaren aurkezpenean esanak.Aurreko urtetan arrakastatsua izan den formula errepikatuko du udalak hirugarren edizioan ere. Mendinuetak, hala ere, ospakizuna aurrera ateratzen auzolanean ariko diren 50 arbizuarren lana nabarmendu nahi izan du. Igandean 11:00etan zabalduko da txistor eguneko azoka. 25 artisauk haien salgaiak Kale Nagusian jarriko dituzte. Aurreko urtetan baino gehiago. Orduan hasiko dira ere trikitilari eta txistulariak haien doinuekin kaleak alaitzen. Arbizun barna barratutako bost postutan goizean zehar 120 kilo txistorra banatuko dira, baita edatekoa ere. BerritasunakIaz bezala, eliz ondoko autobus geltokian txerri festa eginen da. Hildako txerria nola erabiltzen den eta haren odolarekin txistorrak eta tripotak garai batean nola egiten ziren ikusteko aukera izanen da. Aurten, gainera, urdearen koipearekin jaboia ere eginen dute. Lanarekin zikindutako arropa garbitu beharra zegoen eta lixiba nola egiten zen ere erakutsiko dute. Eliz ondoko berdegunean, iaz bezala zotola egonen da eta han euskal arrazako txerri pare bat izanen dira ikusgai. Aurtengoak herriko seme batenak dira. Egunean zehar 10 minutuko iraupena duen bideo emanaldi bat izanen da. Txerriarekin lotutako garai bateko argazkiak eta Txistorra Egunaren aurreko edizioetako argazkiekin osatuta dago ikusgaia. Arbizuko Udalak egitarauan sartu duen azken berrikuntza herri bazkaria da. Alubiak sakramentu guztiekin jateko aukera izanen da plazan. Txartela eraosi nahi dutenek ohiko lekuetatik pasa behar dute larunbat eguerdia baino lehen. 15 euro balio ditu. III. txistorra pintxo lehiaketaArbizuko udalak hainbat taberna eta jatetxe gonbidatu ditu igandean jokatuko den pintxo lehiaketara. Osagai nagusia txistorra duten sorkuntza gastronomikoak aurkeztu beharko dituzte. Parte-hartzaileek aurkeztuko dituzten pintxoek Arbizuko txistorra izan behar dute osagai nagusi. Udalak herriko lau ekoizleen txistorrak banatuko ditu horretarako. 11:30ean hasiko da lehiaketa. Aldabide elkartean haien ekoizpenak sortuko dituzte. Epaile lanetan hainbat arlotako aurpegi ezagunak izanen dira. Eguerdi partean argituko da zeinena den pintxo onena. Bazkariaren ondoren, aizkolarien erakustaldia auzatea eta 22:00etaraino luzatuko den dantzaldia izanen dira. EdalontziaTxistor Eguna, Arbizu. Idatzi hori grabatuta duten edalontziak salgai egonen dira etzi. 2,5 euro balioko dute eta horrek nahi adina edan eta txistorra jateko aukera emanen du.Ikastetxeetan ereTxistorra Eguna ikastetxeetara eraman du udalak aurten. Arbizuko txikiek txerriaren inguruko astea izan dute. Astelehenean hiru pertsona heldurekin bildu ziren eta haiek garai batean txerriak zuen garrantziaren berri eman zieten. Asteartean Razkin harategira joan ziren txistorra nola egiten den ikustera. Eta gaur beraiek izanen dira txistorra egin eta gero etxera eramanen dutenak. Klasean ere landu dute gaia.