Jon Arretxe Frankfurten

Guaixe 2011ko urriaren 13a

Jon Arretxe idazleak Frankfurteko liburu azoka ezagunean parte hartuko du. Fernando Morillorekin batera Literaturaren abentura euskararen munduetan barrena hitzaldia eskainiko du, azokako Forum Dialogo aretoan, Idoia Noble itzultzaileak aurkeztuta. Bihar, berriz, bi idazleek Mari Jose Olaziregi literatur ikerlari eta Etxepare Euskal Institutuko kidearekin batera, euskal literaturaren gaur egungo egoera aztertuko dute Weltempfang aretoan. Bi hitzaldiak Euskal Editoreen Elkarteak Frankfurteko azokarako antolatutako mintzaldien barruan daude. Frankfurteko liburu azokak asteartean ireki zituen ateak eta igandean amaituko da. Euskal Herriko argitaletxeak taldean joaten dira Frankfurteko liburu azoka ezagunera. Euskal Editoreen Elkarteak ordezkatzen ditu. Liburuak aurkeztera baino, kontaktuak egitera eta editoreen munduko mugimenduak egitera joaten dira.