Igandean Sakanako XI. Herri Lasterketa Arbizun

Guaixe 2011ko urriaren 21a

Igandean, lastailaren 23an, izango da Sakanako XI. Herri Lasterketa-Burundesa Sari Nagusia. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du proba, Dantzaleku-Sakana klubaren laguntzarekin eta Arbizuko udalaren eta Aldabide elkartearen laguntzarekin, hainbat babeslerekin batera.Igandeko lasterketako proba nagusia, beste batzuetan baino motzagoa izango da 7,5 km-koa. Plazatik hasita, Baxerri jatetxetik San Juan ermita aldera. Hortik kale nagusira jaitsi eta Akerruntza kaletik, atzera berriro ere udaletxera iristeko. Zirkuituak 2,5 km dituenez, korrikalariek 3 buelta eman beharko dituzte buelta osoa osatzeko. Lasterketa 12:00etan abiatuko da, baina ordu bat lehenago, 11:00etan, kategoria txikikoen probak izanen dira. 11:00etan benjaminen txanda izango da, 11:05ean kimuak ariko dira, 11:15ean haurrak eta 11:25ean kadeteek helduekin. Kategoria txikietan sailkatutako lehen hiru korrikalariek domina jasoko dute, 11:30ean.Gogorarazten da egunean bertan ezingo dela izena eman, baina parte hartu nahi duen guztiak bihar, hilak 22, eguerdiko 14:00 arteko izango du epea zabalik www.sakana-mank.com web gunean.Sakanako XI. Herri Lasterketa hau Sakanako VII. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak sarirako baliagarria da.