Eskubide guztien aldeko aldarrikapena

Guaixe 2011ko urriaren 31

Larunbatean, Arbizun, 600 bat pertsona bildu ziren Askatasun politikoen alde, eskubide guztiak guztiondako leloa zuen manifestazioan. Ibarreko hainbat eragilek bultzatutako manifestazioa izan zen. Aste honetan Maitane Intxaurraga eta beste 8 nafar epaituko dituzte Madrilen. Horiek eta aurretik izandako beste gertaera batzuk argazki zaharrak direla nabarmendu zuten larunbatean. Horregatik epaiketa horiekin bukatzea exijitu zieten agintariei. Eskubide guztiak guztiendako "ozen" aldarrikatu zituzten. Intxaurragak berak akaberan hitza hartu zuen. ETAk bere jardun armatua gelditu ondoren, gobernuak gogoan zituela "haien ekintza armatuak ez dira bukatu" esan zuen. Bizi dugun garaia "berezitzat" jo zuen. Nafarroako beste herri batzuekin batera Arbizu martxan dagoen herri baten irudia eman zuela eta irudi oro Madrila eta Parisera eramatea oso garrantzitsua dela azpimarratu zuen. Herria pausuak ematen ari dela nabarmendu zuen, "gure garaia da" azpimarratuz. LaburManifestazioa Gardia Civilak zainduta egin zen. Bukaeran, esporta bat jarri zen epaiketak sortuko dituen gastuei aurre egiteko. Hamahiru Sakanako udal horiek onartu dute Eleak-en mozioa.