Gaur despeditzekoa da Intxaurragaren kontrako epaiketa

Guaixe 2011ko azaroaren 4a

Herenegun hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean 9 nafarren kontrako epaiketa. Segiko eta Ekineko kide izatea leporatu diete guztiei eta horregatik 8 eta 10 urteko espetxe zigorrari aurre egin diote. Epaituen artean Maitane Intxaurraga arbizuarra dago. Fiskaltzak harendako 8 urteko zigorra eskatu zuen. Herenegun Ekineko kide izatea ukatu zuen. Intxaurragak gogora ekarri zuen atxiloketan bizi izandako tentsioa. Artzain Egunera joaterakoan atxilotu zuten, bikotea eta haurrak aldamenean zeudela. Intxaurragak epailearen aurrean azaldu zuenez, Guardia Civilek mehatxu eta bortxa bidez bere kontra eta beste pertsona batzuen kontra deklaratzera behartu zutela.