Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilaren 21ean despedituko da Espainiako Auzitegi Nazionalean bederatzi nafarren kontra egiten ari den epaiketa. Akusatuetako batzuen defentsak aurkezten dituen informeak aurkeztuko dituzte. Astelehenean Fiskaltzak auzipetu guztiendako eskatutako espetxe zigorrak mantentzea eskatu zuen. Hau da, 10 eta 8 urte artekoak Ekineko edo Segiko kideak izateagatik. Epaitua izaten ari den Maitane Intxaurraga Uribarrik zortzi urteko zigorrari aurre egiten dio. Atzo arbizuarraren abokatu Amaia Izkok bere defendatua absolbitzea eskatu zuen. Izkok azpimarratu zuen Intxaurragak tratu txarrak jasan zituela, eta polizia aurrean egindako deklarazioa epaile aurrean ez zuela berretsi. Izkok gogorarazi zuen zaintza epaileak Intxaurragaren inkomunikazio aldi guztia bideoz grabatzea eskatu zuela. Arbizuarraren abokatuak salatu zuenez, grabazioetan ziegako ateko irudi txar bat besterik ez da ikusten, soinurik gabe. Horretaz gain, bideoan momentu batzutan beltzuneak daudela salatu zuen Izkok, "hain justu torturak sufritu zuen uneetan dago irudia belztuta". Horren inguruko azalpenik ez zuen inork eman. Epaileak, bestalde, bideoaren grabazioan inolako arazoren berririk ez zuela azaldu zuen. Epaiketatik bueltan, kontrolaAurreko ostiralean, Madrilgo irteerako zerbitzugune batean, Guardia Civilak ordu batez geldirik izan zuen autobus bat. Bertan joaten ziren 35 pertsonak identifikatu eta lau gazte goitik behera miatu zituzten. Haiei eta beste bi helduri hainbat galdera ere egin zizkieten. Espainiako Auzitegi Nazionalean aurreko astean hiru egunez epaituak izan ziren bederatzi nafarrak (tartean Maitane Intxaurraga arbizuarra) eta haien senide eta lagunak joaten ziren gelditutako autobus horretan. Eskubide zibilen aldeko Eleak mugimenduak gertakaria salatu du, eta nabarmendu du azken aldian polizia kontrolak eta jarrera militarreko indarkeria ugaritu egin direla.