Arloz arlokako programa prest

Guaixe 2011ko azaroaren 10a

Bildu Arbizuk hainbat lan ardatz zehaztu ditu hurrengo legegintzaldian udaletik garatzeko. Horien artean lehena udalaren web orria arbizuarrei informazioa zabaltzeko erabiltzea da. Horretaz gain, arbizuar berriei herriaren berri (historia, ohiturak, hizkuntza) emateko asmoa du Bildu Arbizuk. Bestalde, 12 eta 15 urte arteko gaztetxoen beharrak asetzeko modua aztertuko du udal berriak, baina adinekoak ahaztu gabe, batez ere etxean bakarrik bizi direnak. Emakumeen eskubideen aldeko lana ere iragarri du udal berriak, "eskubide parekidetasuna" lortzeko. OndareaEuskararen inguruan hurrengo lau urtetarako plangintza bat ontzen ari da Bildu Arbizu. UEMAren eskakizunak betetzean eta euskalduntze-alfabetatzean indarrak jarriko ditu udal berriak. Baina herrian euskararen erabilera jaitsi denez horri buelta emateko hainbat neurri aurrera eramaten ere saiatuko dira. Kultur arloan, udal berriko kideek herriko erreferente bihurtu nahiko lukete liburutegia. Herriko ondarea babestu eta zabaltzeko neurriak ere iragarri ditu Bildu Arbizuk. Haur eskola finkatzearekin batera, hirigintza plan berrian aurrera egin eta baratza publikoen eskaintza aztertzeko prest daude ere. Guztia, ordea, krisiaren baldintzetara egokituta egin beharko da. BILDU    1. Miren Mendinueta Lakuntza    2. Alberto Izagirre Izagirre    3. Fermin Razkin Leitza    4. Katrin Ginea Mundiñano    5. Arkaitz Chueca Marin    6. Argiñe Berastegi Lizarraga    7. Juan Zabala Etxebarria    8. Gorka Iriarte Flores    9. Jesus Maria Mendinueta UrdanozOrdezkoak    1. Maria Isabel Luis Montero