400 arbizuar Amaiurren alde

Guaixe 2011ko azaroaren 21a

Ia 400 botorekin Amaiur nagusi da Arbizun. Geroa Bai arbizuarren bigarren aukera izan da. Bi boto gora egin ondoren 60ra iritsi da eta hirugarren indarra da. Sozialistek bere babesaren bi heren galdu dute Arbizun. Bere presentzia bikoiztu egin du I-Ek, 7 arbizuarren babes eskuratuz.Arbizun aukera abertzalearen alde egin dute argi eta garbi (523), aurreko deialdian baino 3 gehiago (NaBai 182 eta abstentzioa 338). UPN-PP eta PSN taldeak ia babesaren herena (26 boto) galdu dute Arbizun. Azkenik, Geroa Baik NaBaik 2008an baino 53 boto gutxiago eskuratu ditu.