Musika ugari gazte egunean

Guaixe 2011ko azaroaren 25a

Arbizuko gazte asanbladak biharko Gazte Eguna antolatu du, Karrika eta Arrautseko tabernen laguntzaz. Argi Bidea elkartea izanen da ospakizunaren erdigunea, baina Gazte eguna Arbizu guztira ere zabalduko da, esaterako, arratsaldean gurdi baten gainean bertsioak joz musikari arbizuarrek eginen duten emanaldiaren bidez.  Egitaraua11:00etan Gosaria eta burrunbada.12:00etan Triki-poteoa.14:00etan Gazte bazkaria. 16:30ean Gazte jokoak. 17:30ean Remolke crew. 20:00etan Kontzentrazioa gazte 1 gehiagorik ez lelopean. 21:00etan Bokatada.23:00etan Kontzertuak: La pulqueria eta Strikers.