Joseba Ezkurdia profesionaletara

Guaixe 2011ko azaroaren 25a

Atzo baieztatu zuen Aspe enpresak Joseba Ezkurdiak 3 urtetarako kontratua sinatu zuela pilota enpresarekin. Uda akaberan dagoeneko zurrumurrua atera zen, baina atzo arte erabakia ez zen ofiziala. Horrela pilotari arbizuarrak abenduaren 28an jokatuko du profesionaletako lehen partidua.Ezkurdia aurten sekulako denboraldia egiten ari da. Jokatu diren txapelketa garrantzitsu guztiak irabazi ditu; Elgetako lau eta erdikoa, Antiguokoa, Altsasukoa, Lezoko binakakoa eta Amezketako. Gainera oraindik DV-Bankoa, Olazar de Zaldibar eta Nafarroako kluben arteko txapelketetan murgildua dago.Aurrelari arbizuarrak bere eskuin esku sendoagatik, sakeagatik eta airez sartzeko duen gaitasunagatik bereizten da.