Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan Sakana sokatira taldeak lan bikoitza egin behar izan du. Larunbatean Euskadiko Lauko Sokatira Txapelketan eta igandean Nafarroako emakumezkoenean. Hala ere, gure neskek lan bikaina egin dute.Nafarroako txapelketan lehenakMistoaren ondoren, igandean Nafarroako emakumezkoen txapelketa hasi zen. Guztira bi taldek parte hartu zuten, Sakanak eta Berriozarrek. Ezustekorik ez zen egon eta Sakana izan zen lehena. Bigarren eta azken jardunaldia asteburu honetan, hilak 4, izango da Berriozarren.Euskadiko txapelketan hirugarrenakLarunbatean berriz, emakumezkoen Lauko Sokatira Txapelketa hasi zen. Guztira Euskal Herriko 7 taldek parte hartu zuten bertan, baita azken ordura arte zalantza zen Badaiotz B taldeak ere. Eta talde hau izan zen larunbatean jaun eta jabe. 6 txandak eta 12 tiraldiak irabazi zituen, 7 punturekin sailkapenean lehena kokatuz. Bigarren, Badaiotz A izan zen 6 punturekin eta hirugarren Sakana 5 punturekin.Nafarroakoa ez bezala, Euskadikoan 3 jardunaldi jokatuko dira. Hurrengoa, beraz, asteburu honetan izango da, hilak 3, Igantzin.