Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eguerditik aurrera aletu zen Arbizuko Gazte Asanbladak antolatutako egitaraua. Gosaldu eta trikipotean ibili ondoren, 40 gazte kalean bazkaltzera animatu ziren. Beroan sartzeko gazte jolasak eta gurdi-rock-a izan zuten. Herrian barna, kamioi gainean musika jotzen aritu ziren Arbizuko musikariak, kontzertu mugikorrean. Afaldu ondoren kontzertu gehiago izan ziren Argi-Bidean elkartean. Gainera, koadrilen bazkariak ere izan ziren larunbatean eta giro ederra izan zen Arbizun.