Zubia bukatzeko musika

Guaixe 2011ko abenduaren 2a

Abenduaren 10ean, larunbatean, 23:00etan, Arbizuko Argi Bidea elkarteanArbizuko Arbi Bidea elkarteak zuzeneko kontzertuekin agurtuko du abendu hasierako zubi luzea. Sakandarrak izanen dira gaueko protagonista nagusiak. Etxekoekin hasteko, eszenatokira igoko dira Nafarroa 1512 eta Alerta Gorria taldeak. Nafarroa 1512 taldeak urte osoa darama Arbizuko street punka zabaltzen. Sakanako herri batetik bestera ibili ondoren, abenduaren 10ean etxeko zaleen aurrean joko du. Bestalde, Alerta Gorria taldeko Txoko, Siko eta Satrusek 2009an hasi zuten ibilbidea. Gustuko taldeen bertsioak egiten hasi ziren, baina dagoeneko haien abestiak ere badituzte. Punk oi! indartsua egiten dute. Sakanan barna egindako kontzertuetan argi utzi dute jarraitzaile sutsuak dituztela. Are gehiago etxeko zaleen aurrean jotzen badute.Burundako Kaxkalo taldeari lekua egin diote Arbizuko kontzertuan. Altsasu, Olazti, Urdiain eta Iturmendiko Iker, Aratz, Beñat, Urtzi, Julen, Mikel eta Oihanek osatzen dute taldea. Intxostiapuntako lokalean sortutako musika Sakana osoan zabaltzen ari dira. Abenduaren 10ean Arbizura iritsiko dira. Altsasu aldeko gazteek oi! ska kontzertua eskainiko dute. Kasedako A mala cara taldeak osatuko du kartela. Giroa ziurtatuta dago.