Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean osatu zen Arbizuko udal berria. Bilduko bederatzi zinegotzik osatzen dute udala. Hautes-zerrendan azken zegoen Josu Mendinueta Urdanoz izendatu zuten alkate larunbateko bilkuran. Aurreko bi legegintzaldietan ere aginte makila eskuetan izan du Mendinuetan. Baina berak argitu digunez ardura beste urte batez besterik ez du luzatuko. Orduan Miren Mendinueta Lakuntzari pasako dio ardura eta bera zinegotzi izanen da.Erabakiaren zergatiaz galdetuta alkateak azaldu digu udal talde berriak kudeaketan eskarmentua hartzeko epea dela urte batekoa. "Gainera, zabalik dauden gaiak itxi nahi ditut. Haur eskolarena, gobernuak 370.000 euro zor dizkigu eta ea ordaintzen dituen. Bestetik, urbanizazioena, bukatzea".Arduren banaketaArbizuko Udalak zortzi batzorde izanen ditu legegintzaldi honetan. Horretaz gain, Arbizu hainbat erakundeetan ordezkatuko dute hautetsiek. Sakanako Mankomunitateko batzar orokorrean Miren Mendinueta Lakuntza eta Alberto Izagirre Izagirre ariko dira. Garapen partzuergoan Arbizuko ordezkari Josu Miren Mendinueta Urdanoz izanen da. Alkatearen bizkar izanen dira ere Aralarko Elkarteko, Cederna Garalurreko eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkaritzak.Mankomunitateko kirol batzordeko bileretara Gorka Iriarte Flores joanen da, euskarakora eta UEMAko batzarretara, berriz, Juan Zabala Etxeberria. Eskola batzordean Fermin Razkin Leitzak ordezkatuko du udala eta gizarte zerbitzuen mankomunitatean Miren Mendinueta Lakuntza.