Bihar Sakanak Euskadiko 4x4ko finala jokatuko du

Guaixe 2011ko abenduaren 16a

Bihar, Arrankudiagan, Euskadiko 4x4ko emakumezkoen finalak jokatuko dira. Berriozarren jokatu zen saioan Bizindar kanpoan gelditu zen, beraz Sakanarekin batera Badaiotz A eta B, Ibarra A eta B eta Berriozar arituko dira txapela eskuratzeko lehian.Badaiotz B lehena eta faborito nagusia bada ere, Sakana 3. postuan dago eta ez dute garaipena lortzeko aukera alde batera utziko.