Ezkurdia ezin hobe azkeneko finalean

Guaixe 2011ko abenduaren 19a

Joseba Ezkurdiak sekulako bukaera eman dio bere afizionatu mailako ibilbideari. Atzo goizean Nafarroako lehen mailako binakako finala irabazi zuen Okiñenarekin batera 22 eta 10 irabazi ondoren Yoldio eta Landiribar bikoteari. Arbizuarrak sekulako erakustaldia eskaini zuen, 18 eta 6 tantoan bere bikote Okiñenak saihetsean zaintiratua izan ondoren partidua bere gain hartu eta gero.Partidua bukatu ondoren Oberenak omenaldi xume bat eskaini zion Ezkurdiari. Maite Agirrek, klubeko pilota arduradunak, plaka bat oparitu zion eta bere bikotea izan den Alvaro Okiñena pilotariak Oberenaren ezkutuak dituen gerriko gorri eta urdinak oparitu zizkion.Pilotari arbizuarrak heldu den astean, hilak 28, debutatuko du.