Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean jokatu zen Euskadiko launakako emakumezkoen finala. Bertara 6 talde sailkatu ziren Badaiotz A eta B, Sakana, Ibarra A eta B eta Berriozar.Norgehiagoka oso estuak espero ziren, txapela janzteko aukera guztiek baitzuten. Izan ere aurtengoan txapelduna egunean bertan erabaki behar baitzen, eta ez ligaxka moduan pasa den urtean bezala.Txapelduna erabakitzeko kitarakoa jokatu beha izan zuten Ibarra A-k eta Badaiotz B-k. Faborito nagusia gasteiztarrak baziren ere, azkenean ezusteko handia emanez Ibarra A-k lortu zuen garaipena 2 tiraldiak irabazi ondoren eta txapela janztea lortu zuten. Sakanako neskak oso lan ona egin eta 3. postua lortu zuten. Adierazi zutenez "3. postua oso emaitza ona bada ere, askoz ere gehiago egin genezake. Asko kostatu zitzaigun sartzea eta ez genuen gure onena eman". Aitortu zutenez "finalak jokatzeak, oraindik, urduri jartzen gaitu eta txapelketa osoan egindako lanaren ondoren, finalean ehuneko ehunean ez egoteak amorrarazten gaitu. Hurrengorako alderdi hori hobetu beharreko zerbait izango da".