Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Ikerketa Sariak banatu zituen. Martin Larraza Quintana irakaslea azken bi urteetako ekarpen zientifiko hoberena egiteagatik saritua izan zen. Julio Lafuente Lopez errektorea izan zen ekitaldiaren burua eta irakasle arbizuarrak eskerrak eman ditu saritu guztien izenean. Larrazak diploma eta 2.800 euro eskuratu zituen. NUPn Enpresen Kudeaketa Saileko irakaslea da Martin Larraza Quintana eta Giza eta Gizarte Zientzien, Zientzia Juridikoen eta Ekonomikoen arloetako Ikerketa Saria eskuratu du. 2009-2010. urteetan zehar egindako ekarpen zientifiko hoberena izendatu dute berak idatzitako Socioemotional Wealth and Corporate Responses to Institutional Pressures: Do Family-Controlled Firms Pollute Less? artikulua. Larraza irakasleaz gainera, beste egile hauek ere izan dira: Berrone, P.; Cruz, C.; y Gómez-Mejía, L.R.SoslaiaLarraza Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritzan lizentziatu zen NUPen eta 2000. urtean Madrilgo Carlos III Unibertsitatean Ekonomia doktoretza egin zuen. Arbizuarra gaur egun NUPeko Enpresen Kudeaketa Saileko irakasle titularra da. Larrazak bere ikerketetan interes berezia izan du pertsonen erabakitzeko jokamoldeetan, bereziki erakundeen barruan. Bere azken ikerketetan familia-enpresetako testu inguruan aspektu ez-ekonomikoak aztertu ditu eta, horrekin batera, jarduera ekintzailea edo pertsonen kudeaketa politikei langileek emandako erantzunak. Larrazaren lanak itzal handiko nazioarteko aldizkari akademikoetan argitaratu dituzte (Academy of Management Journal, Strategic Management Journal, Administrative Science Quarterly, Journal of Management Studies, The International Journal of Human Resource Management, Human ResourceManagement, The Journal of Industrial Relations edo Journal of World Business).Irakasle arbizuarrak, bestalde, deialdi publiko lehiakorren bidez finantzatutako makina bat ikerketa proiektutan parte hartu du. Jakintza enpresetara pasa izan du eta, aldi berean, hezkuntza liburuetarako zenbait kapitulu idatzi ditu. Kudeaketari dagokionez, Larraza Iberoamerican Academy of Management-eko idazkaria eta diruzaina izan da. Gaur egun erakunde horretako lehendakariordea da. Management Research aldizkariko kontseilu editorialeko kide ere bada. Arbizuarra Ikerketa eta Garapeneko Plan Nazionaleko ikerketa proiektuetako deialdietako aditu-ebaluatzaile gisa ere aritu da. NUPen Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultateko idazkari izana, gaur egun unibertsitate sarbiderako koordinatzaile nagusia da.