Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joseba Ezkurdiak ezin hobe eman dio akabera afizionatu mailako palamaresari. Aurten jokatu diren txapelketa garrantzitsu guztiak irabazi ditu eta atzo Zumarragan jokatu zen Diario Vasco txapelketako txapela ez zuen alde egiten utzi. Arbizuko pilotaria ez zen azken aldian ibili den bezain fin ibili, baina Diezen laguntzarekin markagailua 22ra iristea lortu zuen.Larrañaga-Linzoin bikoteak sekulako hasiera eman zion partiduari, oso itsura ona emanez eta aurkariak nahastuz. Baina partiduaren norabidea ikusita Ezkurdiak gero eta nagusitasun handiagoarekin jokatzen ari zen Josu Linzoaini erasotzea erabaki zuen. Ikusgarriak izan ziren hainbat tanto, bereziki 17-18. Arbizuarrak boleaz dejada ikaragarria egin zuen, ikusleak erabat liluratuz.Partidu akabera urdinen alde jartzen ari zen, baina Larrañagak ez zuen ongi errematatzea lortzen eta Lizoainen bi akatsek txapela gorrien esku utzi zuten.