Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eleak, eskubide zibilen aldeko mugimenduak egin zuen eskaera asteazkenean: "epaiketa honetan auziperatutako pertsonekin: absoluzioa da epai bidezko bakarra. Pertsona hauek lan politikoa egitearen akusaziopean atxilotu, jo eta kartzelatu zituzten". Azaroan Espainiako Auzitegi Nazionalean bederatzi nafar epaitu zituzten Ekineko eta Segiko kideak izatea leporatuta. Horien artean zegoen Maitane Intxaurraga Uribarri arbizuarra. Epaia aurki jakinaraziko dela azaldu zuten Eleak mugimendutik. Expe Iriartek, mugimenduko kideak Espainiako eta Frantziako estatuek indarkerian eta errepresioan oinarritutako estrategia bazter uzteko eskatu zuen. "Garai politiko berrian lur hartzeko, eta independentismoarekin konfrontazio demokratikoa izatera ausartzeko, ilegalizaziorik gabe, atxiloketarik gabe, epaiketa politikorik gabe, zigorrik gabe, espetxerik gabe".Auzi horregatik atxilotu eta hiru urtez behin-behinean preso egon diren lau pertsona aske utzi dituzte. Haien testigantza ematerakoan egin zuten publiko absoluzio eskaera.