Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
21ean gelditu bazen ere Ezkurdiak sekulako erakustaldia eskaini zuenAskoren ustez, aspaldian ikusi den debutik onena izan zen atzokoa eta ez da gutxiagorako. Izan ere, Ezkurdiak eskainitako erakustaldian eskaini zuen, erakutsiz zergatik aukeratu duten bera eta ez beste inor.Egiten dakien guztia egin zuen, boleak, erremateak eta eskuineko eskuarekin indar handiz eman zion pilotari, ikusleak eta aurkariak liluratuz. Hala ere, debutaren eguneko indar guzti horiek akatsak egitera eraman zuen. Tantoa polit bukatzeagatik eramaten errazak ziren pilotak galdu zituen, "askok esaten didate garrantzitsuena tantoa egitea dela eta ez polit egitea, hori baita hasiberrien akatsa" adierazi zuen Ezkurdiak berak, baina azkenean bera ere horretan erori zen.Dena den, lehenengo partiduek izaten duten presioari aurre egin eta kantxan nahi bezala mugitu zen. Partida osoan zehar markagailua oso estu egon zen. 11 eta 11 berdinketatik aurrera Ezkurdia eta Paskual izan zeren nagusi eta garaipena beraien esku zegoela ematen zuen. 19 eta 21 partzialera ere iritsi ziren, baina orduan Ezkurdiak ez zuen tantoa bukatzen jakin eta gutxigatik garaipenak eskuetatik ihes egin zien.Baina atzokoan garrantzitsuena ez zen garaipena izan. Arbizuarrak dakien bezala jokatu eta urrutira iritsi daitekeela erakutsi zuen.