Sakandarrak Euskadiko txapelketan

Guaixe 2012ko urtarrilaren 5a

Bihar hasiko da Euskadiko txapelketa. Pisu handian (540 kilo) 4 talde arituko dira, Badaiotz, Ibarra eta Bizindarrekin batera Sakanako sokatira taldea ere egongo da. Asko kosta zaie taldea osatzea, bere taldea pisu txikirako prestatzen baita, baina oraingoan handirako ere lortu dute iristea. Nerea Lizarragak adierazi digunez " gutxi gorabehera 40 bat kilo falta zaizkigu pisura alegatzeko, baina ahal duguna egingo dugu".Txapelketa 3 jardunalditan banatuko da eta ondoren finala izango da.Otsailean pisu txikianMundialak direla eta aurtengo egutegia nahiko estu dago eta pisu handiko txapelketa bukatuta otsailean pisu txikikoa hasiko da. Sakanako taldea bertan erosoago arituko da, berez taldea pisu txikirako prestatua baitago. Hala ere, gogotik lan egin beharko dute txapela lortu ahal izateko. Txikian 5 talde ariko dira, handian ariko diren Badaiotz, Ibarra, Bizindar eta Sakanarekin batera Berriozar ere ariko baita.