Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iazko urte akaberan despeditu zen 2007ko urte zaharreko istiluengatik sortutako auzia. Orduko hartan Mikel Gartziandia eta Mikel Berastegi atxilotu zituzten. Ados ez bazeuden ere, epaiketa egin gabe akordioa izan zen aldeen artean, arbizuarrak espetxean bukatzeko aukera zegoelako bestela, Foruzaingoak zigor eskaera handiak egin zituelako. Biei 11.000 euroko isuna jarri diete. Gainera, Gartziandiari 1,3 eta Berastegiri 1,3 urteko espetxe zigorra, bete beharko ez dutena. Gertakarien balorazioa egiterakoan bai udalak bai herriak manifestazio baten bidez salatu zuten "Nafarroako Gobernuak eta Foruzaingoak istiluei zentzu politikoa ematen" saiatu zirela. Arbizuko Udalak dioenez, "epai politiko hori epai ekonomikoa bihurtu nahi izan du Foruzaingoak". Arbizuko Udalak "epai fartsa" salatu egin du, bere garaian egin bezala. AtzeraUrte zahar egun hartan Foruzaingoa udaletxean zintzilik zeuden preso gaixoen argazkiak kentzen hasi zen. Hura ikusita, alkate-orde zen Mikel Gartziandiak zertan ari ziren galdetu zien eta atxilotu egin zuten, Iruñera eramateko. Jendea atxiloketa galarazten saiatu zen eta istiluak sortu ziren.