Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean ospatu zen 540 kiloko Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketako hirugarren eta azken jardunaldia. Gauzak espero bezala joan ziren eta Badaiotz izan zen txapela lortu zuena. Txapelketa osoan zehar alde handia egon da Badaiotz eta beste taldeen artean eta finalean ere ez dira gauzak aldatu. Gasteizko taldeak tiraldi guztiak irabazi zituen, gainontzekoak aukerarik gabe utziz. Sakanak ere ez zuen lan makala egin, baina ez zen nahikoa izan txapela lortu ahal izateko eta bigarren postuan sailkatu ziren, Ibarra eta Bizindarren aurretik.Heldu den astean atzera ere laneraSakanako neskek merezitako atsedenaldia izango dute asteburu honetan. Hala ere, heldu den astean atzera ere lanera bueltatu beharko dira 500 kiloko txapelketa hasiko baita. Aurtengo egutegian txapelketak bata bestearen atzetik datoz, etenaldi bat egiteko aukerarik gabe, otsailean izango diren mundialak direla eta.