Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurrera doaz Eusko Label Binakako txapelketako kanporaketak. Dagoeneko badakigu nortzuk diren lehen fasetik sailkatu direnak, Arrospide-Mugerza II eta Otaegi-Otaño bikoteak hain zuzen ere. Orain argitzeko dago zein beste bi bikote izango diren hauekin batera finalerdietan arituko direnak.Horretarako, igandean, goizeko 12:00etan Arbizuko kiroldegian kanporaketa antolatu da. Bertan A multzoko Lopez Azpilikueta eta Erasun B multzoko Olasagasti eta Txapartegiren kontra ariko dira aurrez aurre finalerdietarako txartela lortu nahian.Gazteak ere lanean ikusteko aukeraKanporaketa antolatu dela aprobetxatuz, gaztetxoen mailako 2. jardunaldia ere izango da. Bertan Sakanako aizkora eskola dabiltzan Eloi Kortxero araiarra eta Joan Flores arbizuarrak Eneko Otaño eta Joxean Etxeberria II.aren kontra ariko dira.